nirekin ezkondu,
goizian goiz ohetik
jeiki beharko dezu
ohetik, ohetik,
ohetik, ohetik;
gero gosaritzera
ni zure ondotik.
2.Goizean jeiki eta
lehenbiziko lana:
eman beharko didazu
neri palangana
urekin, urekin,
urekin, urekin;
eta gainera kafea
bere koparekin.
3.Gosaldu eta gero
lagunarterako
eman beharko didazu
patrikararako,
harako, honerako,
jokurako, tabernarako;
nirekin bizimodurik
ez dezu aterako.
4.Kaiolan sartu naute
txori bat bezela
esateagatikan
zurea naizela
maitea, tristea,
zu zera nirea;
orain zurea naiz eta
kontsola zaitea.
5.Zer zela uste zenuen
enamoratzea:
silan eseri eta
gitara jotzea?
Maitea, tristea,
zu zera nirea;
orain zurea naiz eta
kontsola zaitea!
6.Gastea zera eta
juiziorikan ez
aspertuko zerade
maitea senarrez
Maitea, tristea,
zu zera nirea;
orain zurea naiz eta
kontsola zaitea. »