Gizon gazteak ezkontzeko
behar ditu lau gauza:
Lehen lehenik, iduria,alegera bihotza,
Dirua frango sakelan eta bizitzeaz ez lotsa!!

Horietarik hiru baditut,
laugarrena dut falta.
Bai iduria badut eta,alegera bihotza;
Dirurik ez dut, bainez ordainez,
bizitzeaz ez lotsa.

Aldiz baditut hiru tatxa,batto bainuke aski :
Amo edale, jokolari,lanian ez ari nahi
Hiru tatxa horien gatik,
neskatxek maite naute ni!!