Haize hegoak hurbiltzen ditu mendi urdinak bichtara.
Amodioak bihotz kartsuak biltzen tu elgarretara :
Uztaritzeko zeru pullitan chori airosak badira.
Bi urtcho ergel nahi ditugu hemen lumatu gostura.

Haitzondo baten itzal freskoa zer lekuia pausatzeko,
Aitamen eta bertzen ichilik elgarrez agradatzeko !
Kapito-harrin trçltzar ederrak izan dira lehenago.
Hain amultsurik ez da sekulan itzal hortan ikusiko.

Urtcho urdinak urtcho beltchari musu eta amodio ;
Beltchak ordainez urdinoari halabiz erraiten dio.
Bainan auzotik huchtu on batek berechten ditu,… adio !
Adio eta biak oiganez ihes doatzi aiaio.

— Neska zirtzila, desohofea ekarri duzu etchera;
Huna bi talo eta zoazi afaldu gabe ohera.
Amaren hitzak karrikan gaindi jen zauzkigu beharrira.
Mari-mutiko arin horiek holà hoztu behar dira.

Manechi aldiz aitak diozka galtzak berotu handizki.
Mizpira-salda zer tisana den giza-gaizoak badaki.
Chito ausarta, ago kaiolan, oilartu arte zuhurki.
Aitak bazakik kaiola hori noiz behar dauian ideki.

Eskual-herriko jende lejalak egin beza pentsamendu,
Gure omena behar dugula gora eta garbi zaindu.
Aiten erraha segi dezagun zahar-gaztek ponduz pondu
Amodioak, ez goiz ez berant, bere sasoina behar du.

(1870-eko gerlatik landa.)

Ce chant, d’auteur inconnu, fut chanté par Louis Dassance lors du banquet d’inauguration de l’association KAPITO-HARRI. Fondateur et preeier président, il préféra, plutôt que par un discours, saluer ainsi la jeune société de pelote et lui offrir cet hymne (chanté aujourd’hui par un autre Uztariztar: Andde Duhalde dans son dernier disque.)