janko ona urrikalduz, betiko nere nigarrez,
primadera hasi orduko arbolak estaltzen lorez,
xoritto bat heldu da beti nere erritik egalez.
Neregana hain urrundik etortzean unatua,
arbolarik urbillena du bere pausa lekua.
aldazka goren-gorenan orra non den lokhartua:
lumapean zango bat eta hegalpean du burua.
Pausa adi! lo egizak, xori maitea bakean;
atzarriak hi hire zain hemen nauk hire aldean.
Ur-xortakin huna hemen papurrak leio-gainean;
bainan gero hango berriez oroit adi atzartzean.
Orhoit adi, bai, xoria, herri maiteko berriez.
nere aita, nere ama, nigarretan nik utziez.
Mintza akit ahaidez eta mintza lagun on ekiez:
mintza nehor antzi gabe maite ninduten guziez.
Atzar adi, atzar bada, berriketari habila;
nere beldur izan gabe yauts adi urbil-urbila.
Erran, lehiora izan haizen, erradak isil-isila,
izan ere hunatekoan solas-ordainaren bila.
Xoria, lo agolarik, ikaran nagok aidean;
ez al da zorigaitzarik maite nautenen artean.
Hala balitz, othoi xori, berriz herrirat heltzean,
loretto bat nigar batekin pausa zak tinba gainean.
Jainkoaren ontasunak ez au ahantzi xoria,
non nai kausitzen duk aise ire janaria.
Zer behar duk? Ur xortatto bat.
Bihitto bat edo bia, ordainez duk alegeratzen,kantaz hik oihan guzia,
xorittoa yoan denean, hostoen eror denboran
berriz ethor ez dadien. Nago beldurrez ikharan
ihiztaria, hartzen baiduk ene xoria segadan,
utzak, othoi, gaxoa libro, berriak ekhar detzadan!!!