Nork erran du Gotañe zela dena frantximant jarria ?
Errotik eskualdunak gira (e)ta maite libertitzia.
I(r)abarnekilan egiten dügü xoko bat maitagarria,
Hanitxek diote ederrez dela Xibero huntan lilia! (2)

Gotañeko ibarra gainti, izotza goiz da pausatzen;
Ebi denineère funtsetan ura da aisa lokatzen;
Ez lotsa izan hor gotaintarrik sekülan ez da thatxatzen:
Zeibela franko etxen badire, uri(ri)k ez die txestatzen! (2)

Gotañeko ürrüpean dü arthoak zügünki pusatzen;
Hortakoz da kabale (e)derrik eta boalla hanitx hazten.
Mauleko jaunek aisa dütie tipulak gorri kharreatzen.
Gotañeko ollasko jan eta, gazterik dira ollartzen. (2)

(Etxahun Iruri )