Dohain ederrez zirela betea.
Zuk egin afrontua sartu zait bihotzera,
Heldu baitzait gogora, aldura.
Nik orai pena, zure malura
Denborak emanen du agertzera
Xoratu nauzu, tropatu nauzu
Ene bihotza eritu dautazu
Denborak beharko du ene pena kasatu
Bihotz’alegeratu, sendatu.
Hobe bat ustez nauzu kitatu,
Zure malura hortan egin duzu.
Zuk kitaturik, xangrinaturik,
Bi urte egotu naiz pasaturik;
Ene bihotz tendrea nihor maite gaberik
Etzagoken bakarrik, tristerik.
Maite berri bat dut hautaturik,
Hark ezarri nau alegeraturik
Adio enea, lehen maitea,
Desir onez dut bihotza betea.
Zuk egin afrontua aspaldi barkatua.
Desir dautzut,gaixoa, zerua
Munduan ere bizi luzea,
Eginik zure gostuko maitea