Intxauspeko alaba dendaria,
Goizian goizik jostera joailia,
Nigarretan pasatzen du bidia,
Aprendiza kontsolatzailia.

Zelian den izarrik ederrena
Jin balekit argi egitera,
Juan naite maitiaren ikustera,
Ene penen hari erraitera.

Mundu huntan penarik gabetarik
Bizitzeko nik eztut perilik ;
Maitatu dut ukanen eztudana,
Horrek beiteit bihotzian pena.

Maitatu duzia ukanen eztuzuna,
Horrek deizia bihotzian pena ?
Mait’ezazu ukan diokezuna
Eta juanen da zure bihotz mina.

Mertxikaren floriaren ederra !
Barnian dizu hexurra gogorra ;
Gaztia niz, bai eta loriusa,
Eztut gaitzen zure experantxa.

Adios beraz ene maitia, adios !
Adios deizut orai sekulakotz ;
Ezkunt zite plazer dusunareki,
Eta begira en’arrakuntruti !

Zer izanen da zure arrakuntria ?
Zer ahal da zure egin ahala ?
Zerbait kasu nitan gertatzen bada,
Sujet berri bat zutan izanen da.